True Detective | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Nic Pizzolatto (en) |
Izenburua | True Detective |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 30 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama, Neo-noirra, polizia-telesaila, mystery television series (en) eta investigative television series (en) |
Iraupena | 60 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Cary Joji Fukunaga (en) |
Gidoigilea(k) | Nic Pizzolatto (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | HBO |
Ekoizle eragilea | Nic Pizzolatto (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | T Bone Burnett (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | HBO |
Hasiera-data | 2014ko urtarrilaren 12a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia eta Louisiana |
hbo.com… | |
|
True Detective (euskaraz: «Benetazko Detektibea») AEBko polizia drama generoko telesaila bat da. Nic Pizzolatto idazle, gidoigile eta ekoizleak sortu eta 2014ko urtarrilaren 22an HBO telebista katean estreinatu zuten.
Lehen denboraldi horren ondoren, telesailak jarraipena izan zuen, baina denboraldi bakoitza istorio beregain independentea da. Ezaugarri amankomunak dituzte istoriek, ordea: bi ikertzaile edo polizia, ohikoan bata kasu zahar batekin kezkatua, bestea kasu berriago batekin; eta bien arteko loturek elkarrekin kolaboratzera eramango dituzte. Halaber, ikertzaileek sekretu pertsonal eta profesionalak dituzte, eta ikerketa legearen barruan zein kanpoan garatzeko prest egongo dira.[1]